Aratusteak 2017

Inauteri festa prest dute Kastañosen

bertonaldizkaria 2017ko urt. 20a, 10:32

Otsailaren 19an, Salbatzaile Dantza Taldeak Mundaka, Oria eta Lantzeko inauteriak berpiztuko ditu Kastaños auzoan. 

Eguerdiarekin batera abiatuko dute Salbatzaile Dantza Taldeko kideek kalejira auzoan zehar. 13:30ean Funikular plaza dantzarako gune bihurtuko da. Bertan auzotarren aurrean dantzatuko dituzte Lantzeko inauteri dantzak, Oriako Sorgindantza eta Mundakako Atorren eta Sorginen dantzak. 

Arratsaldean, 17:00etan, erromeria izango da Funikular plazan dantzazaleek dantza gehiago egin dezaten.  

facebook.com/SalbatzaileDantzaTaldea