Kontran PPren bozka izan badu ere, SOS Arantza plataformaren proposamena Bilboko Udaleko Udalbatzarrean eztabaidatuko da gaur arratsaldean, sesioan zehar hiritarrei egiten zaien tartean. Eskaera hirukoitza izango da Udal Gobernuarentzat; azken hiru urtetan Zuluetak jasan duen dispertsio egoera errefusatzea; Auzitegi Nazionalari itauntzea Zuluetaren kasua arindu dezala eta bizi duen behin-behineko espetxealdiarekin bukatzea; eta Espetxe-Administrazioari "egoera aldatzea eta presoen oinarrizko eskubideak errespetua" eskatzea.
Proposamenei babesa agertzeko, Udaletxearen kanpoaldean elkarretaratzea deitu du SOS Arantza plataformak arratsaldeko 19:00etan.
Zulueta 2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zuten EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekaritza taldearen kontra eginiko polizia operazio batean. Geroztik isolamendu egoeran dago; 2015eko martxoan Estremerako (Madrid) espetxetik Puerto IIIra (Cadizera) urrundu zuten eta ordutik, "bakartze egoera latzenetariko bat" jasaten ari da bere lagun eta senideek 2016ko urriaren 24ko agerraldian azaldu bezala.
[2017-01-05] Larunbatean manifestazioa egingo dute Bilbon Arantza Zuluetaren askatasuna exijitzeko
[2016-10-17] Arantza Zuluetaren isolamendu egoera salatzeko webgune bat jarri dute martxan
[2016-01-19] Artxibatu dute Arantza Zuluetaren aurkako kereila
[2015-08-25] Arantza Zuluetaren isolamendu egoera salatzeko protesta egingo dute Bilbon
[2015-01-05] Arantza Zulueta jasaten ari den isolamendua gaitzetsi dute