Aratusteak 2017

Mozorroa jantzi eta dibertitu

uriola.eus 2017ko ots. 17a, 09:56

Gaurtik igandera arte Deustu, Errekalde, Otxarkoaga, San Inazio, Ibarrekolanda eta Kastaños auzoetan aratusteak ospatuko dituzte. Horretarako beren-beregi jarduera piloa antolatu dituzte. Mozorroa jantzita dibertitzea helburu. 

Deustu

40 urte beteko dira aurten Deustuko inauteriak ospatzen hasi zirenetik. Gauzak horrela, otsailaren 17tik 19ra bitartean, hiru eguneko egitarau zabala prestatu dute auzoa jai giroan murgiltzeko. Herritarrei mozorroak jantzi eta plazara ateratzeko deia luzatu diete Jai Batzordetik.

Egitaraua

Otsailak 17, ostirala

- 20:30. 40. Gaua! Mozorratzeko gaia: 40. urteurrena. Elektrotxaranga, luntxa eta karaokea egongo dira.

Otsailak 18, larunbata

- 12:00. Umeentzako tailerrak eta puzgarriak.

- 15:00. Herri bazkaria + bazkalosteko kafea.

- 20:30. Erromeria.

- 22:00. Kontzertua: Garilak 26.

Otsailak 19, igandea

- 12:00. Inauterietako desfile nagusia. Izen ematea 11:30ean San Felizisimon.

- 15:00. BBQ, Deustuko Gazte Asanbladaren eskutik.

 

Errekalde

Otsailaren 18an, larunbata, ospatuko dituzte Errekaldeko aratusteak giro ezin hobean eta egun osoko egitarauarekin. 

Egitaraua

- 11:00-13:00. Puzgarriak eta haurrentzako jolasak plazan.

- 12:00. Haurrentzako kaliejira auzotik (mozorrotuta).

- 18:00. Fabe de Fuka txaranga auzoko tabernetatik. 

- 20:00. Mozorro lehiaketa plazan. Aurten sari bereziak:

  • Sari indibidualak: Produktu ekologikoen saskia (GaneKoop); masajea (Ukimen masaje terapeutikoen zentrua) eta Aloe Vera produktuen saskia (Aloe Vera 100%).
  • Sari kolektiboak: (plazako tabernak) 150€, 100€ eta 50€.

- 21:00. Aldatz erromeria.

 

Otxarkoaga

Otxarkoagan otsailaren 18an, igandean, ospatuko dituzte auzoko aratusteak Ugarte plazan. Aurtengo mozorrotzeko gaia Filmak-Zinema da. Horrela erabaki dute auzotarrek Otxarkoagako Jai Batzordeak Facebooken egindako bozketan. 

Egitaraua

- 17:00. Musika.

- 17:30. Bat, Bi, Hiru... Festa! umeentzako berbena.

- 18:30. Inauterieta desfilea eta sari banaketa.

- 19:30. DJ Maritorekin berbena.

 

Kastaños

Otsailaren 19an, Salbatzaile Dantza Taldeak Mundaka, Oria eta Lantzeko inauteriak berpiztuko ditu Kastaños auzoan.

Eguerdiarekin batera abiatuko dute Salbatzaile Dantza Taldeko kideek kalejira auzoan zehar. 13:30ean Funikular plaza dantzarako gune bihurtuko da. Bertan auzotarren aurrean dantzatuko dituzte Lantzeko inauteri dantzak, Oriako Sorgindantza eta Mundakako Atorren eta Sorginen dantzak. 

Arratsaldean, 17:00etan, erromeria izango da Funikular plazan dantzazaleek dantza gehiago egin dezaten.  

facebook.com/SalbatzaileDantzaTaldea