Joan-etorriko internazionalismoarekin bat egiteko deia luzatu du Askapenak

  Jendartea  Bilbo

Askapena erakunde internazionalistak 30 urte betetzen dituen honetan, betiko dinamikarekin jarraitu nahi dute, munduko prozesu emantzipatzaile ezberdinak ezagutu eta Euskal Herrian jakitera emateko.

Aurten Kubako brigada berreskuratu dute, Argentina/Uruguai, Bolibia, Brasil, Mexiko eta Venezuelakoekin batera, eta urtero legez, Palestinara ere joango dira, bertako erresistentzia ezagutu eta Euskal Herrian BDZ kanpaina zabaltzeko. Europan, Herrialde Katalanetako brigadaz aparte, berrikuntza gisa Bretainia-ZAD eta Italiako brigadak aurkeztu dituzte. 

Joan den ostiralean Bilbo Zaharrean egin bezala, hurrengo ostegunean, otsailak 23, berriz aurkeztuko dute aurtengo brigada kanpaina. Hitzordua arratsaldeko zazpietan jarri dute Deustuko Gazte Lokalean. Bestalde, martxoaren 2an, osteguna, Siriako errealitatearen inguruko hitzaldia eskainiko dute Olabeagako Ipar Korea elkartean zazpietan.

askapena.org

#brigadak2017 

Izena emateko: brigadak@askapena.org

 

[2017-02-10] 30 urte bete dituen Askapenak 2017ko brigadak aurkeztuko ditu

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa