Loraldia 2017

Imanol Agirre: "Hasikera baten izan genduan amesetik hur dago aurtengo Loraldia"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2017ko mar. 7a, 09:40

Euskal kulturearen erreferentziazko jaialdia izateko sortu zan Loraldia eta, hirugarren edizinora helduta, helburu hori lortzeko bidean da. Kultura garaikidea eta Bilbo dira jaialdiaren beste ardatzak. Gaur hasiko da Loraldia, martiak 7, Arriaga antzokian Ez Dok Hiru teatroak eskainiko dauen Euskal musikaren benetako istorioa lanagaz. Apirilaren 8ra arte, dozenaka ikuskizun eta topaketa antolatuko dira, Bilboko hainbat gunetan. Imanol Agirre Loraldiko zuzendari artistikoa pozik dago, proiektua sortu zanean euken asmoa gauzatzen dagoala ikusten dauelako.

Osorik irakurri