Loraldia 2017

Laboaren kantutegia mugimendu bilakatuta

uriola.eus 2017ko mar. 10a, 06:30
'Txoriak' dantza ikuskizuna

Dantzaz konpainiak Txoriak izeneko dantza ikuskizuna eszenaratuko du Guggenheim Museoan datorren igandean. Loraldia festibalaren baitan, Mikel Laboaren abestiak eta Josu Mujikaren koreografiak uztartuko ditu saioak. 

Ikuskizunean Mikel Laboaren kantutegia "mugimendu bilakatu" dute, bere unibertsoan barneratu eta "ikuslea hunkitzea eta liluratzea" dute helburu. Hamabi dantzarik gorpuztuko dituzte "askatasuna, osasun mentala, erotasuna eta bestearekiko harremanak" bezalako gaiak.

Datorren igandean, martxoak 12, Dantzaz konpainiak Txoriak ikuskizuna plazaratuko du Guggenheim Bilbao Museoko atrioan, 12:30ean. Txoriak ikusi ahal izateko, museoko sarrera ordaindu behar da. Emanaldia Guggenheim Museoaren XX. urteurrena ospatzen duen TopARTE programaren baitan kokatzen da.