"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar

uriola.eus 2017ko mar. 9a, 12:10

Martxoak 8 1 1489057862258
Martxoak 8 2 1489057884824
Martxoak 8 3 1489057902666
Martxoak 8 4 1489057919177
Martxoak 8 5 1489057938102
Martxoak 8 6 1489057957079
Martxoak 8 7 1489057977414
Martxoak 8 8 1489057994095
Martxoak 8 9 1489058013654
Martxoak 8 10 1489058031684
Martxoak 8 11 1489058050714
Martxoak 8 12 1489058070298
Martxoak 8 13 1489058086231
Martxoak 8 14 1489058106098
Martxoak 8 15 1489058126085
Martxoak 8 16 1489058145538
Martxoak 8 17 1489058165783
Martxoak 8 18 1489058191156
Martxoak 8 19 1489058209415
Martxoak 8 20 1489058228058
Martxoak 8 21 1489058246700
Martxoak 8 22 1489058266179
Martxoak 8 23 1489058284673
Martxoak 8 24 1489058302526

Jendetza bildu zen Bilboko kaleetan Euska Herriko Koordinadora Feministak martxoaren 8aren harira deitutako manifestazioan. Feminismoa "basakeria heteropatriarkalari aurre egiteko arma" dela aldarrikatu zuten. 

"Feminismoa zorroztu" lelopean manifestazioa abiatu zen atzo, 19:30ak aldera Arriagako plazatik. Inoiz baino jende gehiago bildu zen emakumeen nazioarteko egunaren mobilizazioan. Bortizkeria patriarkala "inoiz baino gogorragoa" den honetan "feminismoa ezin beharrezkoagoa" dela berretsi zuten.

Basakeria horri aurre egiteko feminismo "antikapitalista, subertsiboa eta erradikala" aldarrikatu zuten: "Gure feminismoa esplotazio modu guztien aurkakoa da. Klase herritar eta langileen borrokan erabat txertatua dago, sistemaren logikei oldartzen zaizkielako".

Eguerdiko etenaldia

Munduko beste herrialde askotan bezala, Euskal Herrian era lan, zaintza eta kontsumo etenaldiak egin ziren. Bilboko Koordinadora Feministak ordu erdiko etenaldia deitu zuen eguerdian. Ehunka emakume hurbildu ziren Kale Nagusian burututako ekitaldira, "lan ikusezinak" ikusarazteko eta "berdintasun erreala" exijitzeko. Atzoko etenaldia etorkizunean "egun osoko etenaldi bat egiteko abiapuntua" izan daitekeela azaldu zuten Koordinadorako kideek, eta deialdiak izandako erantzunarekin "oso pozik" agertu ziren.

 

[2017-03-08] Ordu erdiko "enplegu, zaintza eta kontsumo etenaldia" egitera deitu dituzte emakumeak

[2017-03-08] Ehunka emakume elkartu dira Bilbon "berdintasun erreala" exijitzeko