Bilboaldeko taldea Bizkaiko Bertsolari Gazteen txapelketatik kanpo geratu da

uriola.eus 2017ko mar. 15a, 13:00
Bilboaldeko eta Uribe Kostako taldeak Bizkaiko Bertsolari Gazteen txapelketan

Sopelako Ander Deuna ikastolan jokatu da gaur goizean XXV. Bertsolari Gazteen BBK sariketaren 3. kanporaketa. Uribe Kosta eta Hego Uribe (Bilboaldea) taldeak lehiatu dira, eta lehenengoak lortu du finalaurrekoetarako txartela.

Giro ederrean eta ikaslez betetako aretoan aritu dira Uribe Kosta eta Bilboaldeko bertsolari gazteak. 18 urtera artekoen multzoan Eztizen Artola, Irati Antepara eta Unai Foruria izan dira Hego Uribe (Bilboaldea) taldeko kideak. 19-24 urte bitarteko multzoan Ander Anakabe, Asier Urkiza eta Enare Muniategi aritu dira. Guztira 345.50 puntu lortu dituzte. Uribe Kostak ordea 396, ondorioz finalaurrekoetarako txartela lortu dute azken hauek. 

Hurrengo saioa martxoaren 21ean izango da Markina-Xemeingo kultur aretoan. Finalaurrekoak Zallan eta Durangon izango dira, martxoaren 24an eta 28an hurrenez hurren, eta final handia martxoaren 31n Bilboko BBK Salan. Finaleko sarrera doakoa bada ere, gonbidapena hartu beharra dago martxoaren 31a baino lehen BBK Salan.

[2017-03-08] 25 urte bertsorik gazteenen erritmoan