Depeche Mode taldeko kideak liderrak izango dira ostegunean, uztailaren 6an, eta, besteak beste, Justice nahiz The 1975 taldeek ere joko dute. Ostiraleko taldeen artean, The Killers, Phoenix, Fleet Foxes zein Royal Blood dira aipatzekoak. Larunbatean, berriz, Die Antwoord, Two Door Cinema Club, Brian Wilson taldeek eta beste askok joko dute.
Parte-hartzaile gehiago
Spoon bandako musikariak ezagunak dira indar askoko kontzertu katartikoak emateagatik. Taldearen eraginek hirurogeiko hamarkadako psikodelia nahiz Pixies taldeko noise pop-a hartzen dute barne. Taldeak disko berria aterako du martxoaren amaieran; horrekin batera helduko dira Kobetamendira. Rock musikagileak dira Cage the Elephant taldeko kideak ere, energia hutsa baitira agertokiaren gainean. Beren albumak zerrenda britainiarren gorenera iritsi dira zuzeneko energetikoei eta soinu eklektikoari esker. Soinuak honako hauen eragina dauka: rock klasiko, funk, blues, punk eta rock alternatiboko estiloena.
Xoel Lopez estatuko artistarik nabarmenetako bat da. Pop-rock estilorik alternatiboenaren eta folk klasikoaren artean kokatzen da beti, eta bere burua artista libretzat dauka. Bilbao BBK Livera bere diskografiako onena ekarriko du, aurretiaz Deluxe izenarekin grabatuak dituen hainbat doinu barne.
Austra talde elektronikoak estudio-disko batekin hasi du 2017. urtea, Future Politics delakoarekin; Ontarioko musikariek Bilboko jaialdian aurkeztuko dute lan hori. Gus Gus talde islandiarra elektronikako talde urtetsu eta garrantzitsuenetako bat da, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egin baitu. Techno, trip-hop, house, progressive eta pop estiloak jorratzen dituzte taldekideek; horietako bakoitzaren onena ateratzen dute eta aparteko estiloa sortzen dute, %100ean ezagut daitekeena.
Sintetizadore flotatzaileak, house, dubstep eta 80ko hamarkadako rock estiloak nahastu izanak Jessy Lanza musikariak Oh no izeneko albumarekin azken urtean nazioartean oihartzun handia izatea eragin du. Circa Waves martxoan salgai jarriko den Different Creatures disko berriarekin helduko da Bilbora.
The Lemon Twigs taldea bi neba-arreba liluragarriek osatzen dute; besteak beste, Beatles, The Zombies eta Brian Wilson banden eragina daukate, eta azken talde horrekin joko dute jaialdian. Hirurogeiko hamarkadako barrokismoan inspiratutako lo-fi deritzon pop estiloa jorratzen dute; hori dela eta, eguneko indie estiloan beren tokia izatea lortu dute, gogotik lan eginda. The Orwells taldeko kideek honela definitzen dute beren burua: “Chicagoko garage-punk estiloko bandarik hooligan-ena. Taldekide guztiak 25 urte baino gazteagoak dira, eta mundu-erdia zeharkatu dute dagoeneko. Kobetamendira helduko dira atera berria den azken diskoarekin: Terrible Human Beings.
Anímic banda etorriko da Montserratetik; Louise Sansom britainiarraren ahots ozena dauka taldeak, eta atera berria den Skin izeneko diskoa aurkeztuko du, bere proposamenak duen kalitatearen alegatu baita. Carla Morrison Mexikoko indie artistarik arrakastatsuena da; Pitchfork aldizkariak hauxe dio berataz: "berbarik sinpleena ere abesteko duen erak zure bihotza eten dezake". Jendaurretik une batez kanpo egon ostean, berriz ahalegindu zen 2015ean, Amor Supremo lan zoragarriarekin. Kokoshca bandak urteak daramatza komunikabide espezializatuetan laudorioak jasotzen pop estiloko garaje-handikeriak direla eta. No queda nada (2016) izeneko bere LP disko berria "argiaren eta ilunantzaren artean mugitzen da; Kokoshca % 110ean". Zaragozatik Los Bengala, iritsiko dira; bi baino ez dira, baina sekulako zarata aterako dute. Bateria eta gitarra bere "garage-rock felinoarentzat".
The Amazons taldea jaialdira helduko da gitarrako riff ozenekin eta hunkiberatasunez beteriko rock irmoarekin. Vulk osatzen duten kideak bilbotarrak dira eta Beat kamerlanden izeneko album berria aurkeztuko dute Kobetamendin, datozen asteetan editatuko dena, hain zuzen ere. Halaber, Naranja taldea ere egongo da Bilbao BBK Live jaialdian, bere power-pop fresko nahiz distiratsuarekin, doinu itsaskorrekin eta oinarri instrumental irmoarekin. Biznaga taldeak punkaren bat-batekotasuna eta 80etatik hurbilago dagoen indie-rockaren sen melodikoa uztartzen ditu. Berrikitan estreinatu duten Sentido del Espectaculo lana aurkeztuko dute.
Festari luxuzko bost DJ gaineratuko zaizkie gaueko ordu txikietarako: Marc Dorian DJ set, Dani Less DJ b2b Dark DJ, David Van Bylen DJ eta JotaPop DJ.
Eguneko sarrerak salgai astelehenetik aurrera
Eguneko sarrerak salgai jarriko dira astelehenean, martxoak 20, goizeko 11:00etan; hasierako eskaintzaren prezioa 45 euro + gastuak izango da (5 euro gehiago kanpinera sarbidea izan nahi bada). Apirilaren 3an, prezioa igoko dute eta 50 euro + gastuak izango da (5 euro gehiago kanpinagatik). Horrela mantenduko da apirilaren 17ra arte, ordutik aurrera sarrerek beren behin betiko prezioa izango baitute: 55 euro + gastuak (eta 10 euro gehiago kanpinagatik).
• Astelehena, martxoak 20 – 11:00etan, eguneko lehen sarrerak salgai: 45 euro + gastuak (gehi kanpina 5 eurotan, hasierako eskaintza).
• Astelehena, apirilak 3 – 11:00etan, eguneko sarrerak prezio berrian: 50 euro + gastuak (kanpinaren eskaintza 5 eurotan mantenduko da).
• Astelehena, apirilak 17 – 11:00etan, sarreren behin betiko prezioa: 55 euro + gastuak (+ kanpina 10 eurotan), txarteldegian ere bai.
Bilbao BBK Live. Uztailak 6, 7 eta 8. Kobetamendi
Osteguna, hilak 6
Depeche Mode - Justice - The 1975 - Austra - Cage The Elephant - Spoon - Xoel Lopez - Cabbage - Circa Waves - Gus Gus - Idles - Niña Coyote eta Chico Tornado - Vulk - Zazkel - David Van Bylen.
Basoa: Dixon - The Black Madonna - Mike Servito - Honey Soundsystem - Baldo.
Ostirala, hilak 7
The Killers - Phoenix - Fleet Foxes - Royal Blood - Explosions In The Sky - Animic - Carla Morrison - Coque Malla - Jessy Lanza - Joe Goddard Live - The Orwells - Los Punsetes - Sundara Karma - The Amazons - Daniless B2B Dark DJ.
Basoa: Daphni - DJ Tennis - Marvin & Guy - Nicola Cruz - Bawrut.
Larunbata, hilak 8
Die Antwoord - Two Door Cinema Club - Brian Wilson - Aterciopelados - Los Bengala - Biznaga - Dellafuente & Maka - Kokoshca - The Lemon Twigs - Naranja - Jotapop - Marc Dorian DJ Set.
Basoa: Motor City Drum Ensemble - Andrew Weatherall - Job Jobse - Lena Willikens - Javi Green.
Prezioak
3 eguneko bonua: 115 euro + gastuak. Kanpalekurako sarbidea: 10 euro + gastuak
Eguneko sarrera: hasierako eskaintza berezia: 45€ + gastuak. Kanpalekurako sarbidea: 5€ + gastuak
• Kutxabanken deskontu berezia: Kutxabankek 18 euroko deskontua egingo du bonuan, gehienez bonu bat Kutxabank txartel bakoitzeko. Kutxabank orotarako kutxazainetan edo hemen besterik ez. 18 euroko deskontua erosketa egiten den unean indarrean dagoen prezioari aplikatuko zaio.
Informazio gehiago: www.bilbaobbklive.com