Iberdrolak, "sekta bezala funtzionatzen" duela salatu du Eragin Bilbok. Eta ez berak bakarrik baita azpikontratatzen dituen enpresa komertzialek ere. Ez da Iberdrolarena kasu bakarra gazte asanbladaren iritziz, Bilbon horrelako enpresa "asko" existitzen dira.
Progedsa, esaterako. Eragin Bilboren esanetan, Progedsa da "modu gordinean" egungo gazteak "prekaritatera kondenatzen" dituena.
Gazteek bi deialdia egin dituzte Iberdrolaren 'estiloa', "esplotazioan eta prekaritatean" oinarritzen dena, argitara atera eta errefuxatzeko, ostiral honetan eta hurrengoan. Bi elkarretaratzeak Santiago plazan izango dira, 19:30ean.