Euskal blogarien lehiaketaren sari banaketa egingo dute gaur Euskararen Etxean

uriola.eus 2017ko mar. 30a, 08:49
Arg: www.azkuefundazioarenegunkaria.eus

Azkue Fundazioak Argia aldizkariarekin bat Euskal blogarien bigarren topaketa antolatu du gaur,  martxoak 30, Euskararen Etxean. Bertan Blogetan! Euskal blogariak lehian txapelketaren sari banaketa egingo dute.

"Euskal blogosfera ardatz hartuta" arratsalde osoko egitaraua antolatu dute, non hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta aurkezpen izango diren. Jardunaldian zehar eduki digitalen tendentzia, blog bat edukitzerakoan kontuan izan beharreko gako juridikoak, euskal blogen garapena, sustapena eta monetizazioa bezalako gaiak jorratuko dituzte parte hartzaileek.

Ekitaldi amaieran Blogetan! Blog izarren bila lehiaketako sari-banaketa egingo dute. Guztira, bost sari banatuko dira: lau kategoria banari dagozkienak eta bat Argiak euskal blogari berriarentzat emango duen sari berezia.

Informazio gehiago: blogetan.eus