Bidaia hunkigarria itsutasunaren sakonerara, bizitza berriari aurre egin ahal izateko, ausardiaz eta umorez betetako narrazio autobiografikoan. Emanaldia Multicine 7. aretoan izango da, eta sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.
Toronten bere azken filma editatzen ari zela, Maria Teresa Larrain zinegilea bista galtzen hasi zen. Minarekin bakarrik bizitzea eta bere iraganaren ateak ixtea erabaki zuen, artista gisa lan gehiago ezin izango zuela egin konbentzituta. Hala ere, amaren heriotzak, 30 urte lehenago utzi zuen jatorrizko Txilera eraman zuen. Santiagoko kaleetatik zebilela, inspirazioa bilakatu zen beste mundu bat ezagutu zuen: La Alamedako, hiriko etorbide nagusiko, kaleko saltzaile itsuena.
Maria Teresa Larrain Txilen jaio zen 1951n. 1976an Kanadara joan zen, eta bertan Irrati eta Telebista ikasketa gradua lortu zuen Torontoko Ryerson Universityan. Zinegile independente gisa aritu da 25 urte baino gehiagoz. Bere dokumentalek gizarte justiziari buruzko gaiak (aniztasuna, inklusioa, gutxiengoak…) lantzen dituzte. El Juicio de Pascual Pichun, Dolores, Looking for Findley eta Amor Amargo lanak zuzendu ditu.
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Zinebik, jarraipena ematen dio urte osoan bere programazioari 'Hileko Dokumentala' deritzon zikloaren bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute. Horrela, Parallel40 banaketa-etxearen eskutik, Multicine aretoek, zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen dituzte.