Lersundi eta Cosme Etxebarrieta kaleen arteko bi edukiontzitan sua eragin zuen gizon baten berri eman zion Ertzaintzari hiritar batek atzo goizaldeko bostak inguruan. Aurretik, 01:20ean, Deustuko Rafaela Ybarra kalean beste edukiontzi batek hartu zuen su. Hiru suteek ez zuten kalterik eragin inguruan.
Berehala bertaratu ziren Babesgo Zibila eta suhiltzaileak. Sua amatatu eta miaketa abiatu zuten. Mazarredo zumarkalean susmagarriaren deskribapenarekin bat egiten zuen gizon bat aurkitu zuten. Agenteak ikustean zegoen lekutik ihes egiten ahalegindu zen. Ertzainek identifikatu eta atxilotu zuten azkenik. "Hainbat ebidentzia" konfiskatu zizkioten.
Ikerketak zabalik jarraitzen du. Besteak beste, aurreko egunetan Bilbon izandako beste edukiontzi batzuren suteekin izan dezakeen lotura aztertzen ari da Ertzaintza. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, guztira, 20 dira azken aste honetan erre dituzten edukiontziak Bilbon.
Gaur espero da, Ertzaintzak ikerketa bukatzean, atxilotuak epailearen aurrean deklaratzea.