Oreka

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Calvo Fernandez 2017ko api. 24a, 08:30
​Córtate el pelo ​dokumentala

Opor txiki hauek joan dira, eta eurekin gure neke eta antsietate guztia joan dela sinetsi nahi dugu. Behintzat, Aste Santu honetan otoitz egin dugu batzuk horrela izan dadin. Orain zentratu eta pilak jartzeko garaia da, ​‘orain edo inoiz ez’ famatua. Baina hala bada ere, edukiko ditugu tartetxo batzuk gozatzeko ere. Gozatzeko... musikaz, lagunetaz, eguzkiaz; hori ez digute kenduko. Argi daukagulako amaierako presio hori moduren batean edo bestean kontrastatu behar dugula, orekatu eta balantza horizontal mantendu.

Eta orain, nahiz eta bakoitzak bere gustu eta interesak izan, nik botako dut eskaintzaren bat, tarte horiek betetzeko aukera izan daitekena: gaur, hilak 24, Bilboarten proiektatu den ​Córtate el pelo ​dokumentala, Marino Goñirena.

Marino diskografika batzuetako zuzendari izan da; La Polla Records, Hertzainak, Barricada, Berri Txarrak eta beste talde batzuen diskoak kaleratu dituzten horietakoa. Dokumental honek Nafarroako 60ko hamarkadako rock taldeei buruzko informazioa barnebiltzen du, musikan zebiltzan pertsonaia ezberdinen entrebistak erakutsiz, eta aldi berean garaiko egoera sozio-ekonomiko eta politikoa moduren baten agertaraziz. Beraz, aukera paregabea ematen du garaiko giro eta musikazaleontzat.

Aurreko honekin batera, nahiz eta gehienok jakingo duzuen, gogoratzen dizuet Deustuko Herriko Tabernaren 30. urteurrena ospatuko dela maiatzaren 2tik 6ra, eta aurten eskaintza kulturalarekin potente datorrela egitaraua, 30garrena ez delako lehena! Beraz, adi ibili, eta zuon buruak zaindu ito aurretik oreka bilatuz!