Euskal ikus-entzunezkoan emakumezkoak

uriola.eus 2017ko api. 25a, 09:09
Argazkia: www.ehu.eus

"Ikusgarritasun falta ala autozentsura" galderari erantzungo dio Miren Manias zinegile eta ikerlari oñatiarrak gaur, hilak 25, Bizkaiko Foru Liburutegian eskaniko duen hitzaldian. 

Zinema eta Antzerkia hitzaldi zikloak hainbat alor aztertzea du xede. Besteak beste, bihar Miren Manias ikerlariak jorratuko duen emakumezkoen lana euskal ikus-entzunezkoan. Emakumeek ikusgarritasun falta izan duten edo autozentsuran erori diren aztertu eta konpartituko du Foru Liburutegira 19:00etan hurbiltzen diren entzuleekin. Sarrera doakoa izango da. 

Miren Manias (Oñati, 1984) Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa: hamaika film luzeren azterketa ekonomikoa tesiaren (EHU, 2015) egilea da, beste lan eta ikerketa batzuren artean.   

 

Hitzaldi zikloa

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Zinema eta Antzerkia hitzaldi zikloaren baitan, maiatzaren 9an, Paule Barcenilla aktore eta musikariak XXI. mendeko zinema eta antzerki euskalduna gaia landuko du ordu eta leku berean.

Aurretiaz, zikloaren baitan, Richard Sahagün aktoreak Bizkaiko zinemagintzaren gaineko ikuspegi berri bat eskaini du; Ernesto del Rio zuzendari eta gidoilaria Bizkaiko film laburren ekoizpenaz mintzatu da; eta Felix Linares kazetariak 60ko eta 70eko hamarkadetako Bilboko zinemagintza izan du hizpide. 

 

www.bizkaia.eus