Gernikaren bonbardaketak eragiten duen "zirrara handia" eragiten dute opera honen eszenek Jose Ramon Encinar zuzendariaren esanetan. Izan ere, Francisco Escudero Zarauzko musikagilearen "obra gailurretako bat" da Gernika, eta Escudero "euskal operaren generoa bizirik mantentzeko sutsuki borrokatu zen musikagilea".
Kontzerturako lana 1987. urtean estreinatu zuen Bilboko Koral Elkarteak. Gaur, Euskalduna jauregiko oholtzan Enrique Azurzak zuzenduko duen Bilboko Koral Elkarteko kideekin batera "Espainiako egungo abeslari liriko nagusienen partaidetza" izango da. Besteak beste, Carmen Solis, Federico Gallar, Gustavo Peña, Fernando Latorre eta Miguel Angel Ariasena.
Gernikaren aurretik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Stravisnkyren Suzko txoria "lehen ballet handia" interpretatuko du.
Egitaraua
1. Stravinsky: El pájaro de fuego. Suite (versión 1919) [23’]
2. Escudero: Escenas de Gernika [54’]
Sarrerak
15-31 euro bitartean balioa dute sarrerek.
30 urtetik beherako lagunek eta langabeek Azken Orduko Gaztea sarrerak eskura ditzakete kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago Euskalduna Jauregiko leihatiletan. Aukera hau leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
Taldea
Jose Ramon Encinar: zuzendaria
Carmen Solis: sopranoa / (Gernika)
Federico Gallar: baritonoa / (Podio)
Gustavo Peña: tenorra / (Gogor)
Fernando Latorre: baxua / (Aitona)
Miguel Angel Arias: baxua / (Rey)
Bilboko Koral Elkartea (zuz./ Enrique Azurza)
Sustatzailea: www.euskadikoorkestra.eus