Egitarau zabalarekin abitu da Gutun Zuria

uriola.eus 2017ko api. 26a, 10:00

Azkuna Zentroak antolatzen duen Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren urtemuga da, Gutun Zuriarena. Aurten, hamargarren edizioa izango du atzotik, apirilaren 25etik maiatzaren 1era ospatuko den literatura-bilera honek. Idazleek hitza hartuko dute, sorkuntzan eta arlo pertsonalean izandako esperientzietatik abiatuta, gaur egungo jendarteaz hausnarketa egiteko.

Hamar edizio hauetan, ehun idazle baino gehiago hurbildu dira hitzordura, beren esperientziak ikusleekin partekatzeko. Mundu osoko literaturako erreferentziako idazleak, Nobel sariak ere bai, euskal letretako ordezkariak, eta literatura-arloko kazetariak.

Eta hitza ez da izan protagonista bakarra. Musikak, zinemak eta arte eszenikoek ere garrantzi nabarmena izan dute jaialdian, urtero Azkuna Zentroa sorkuntza artistikoaren erdigune bilakatzeko.

Gutun Zuriaren hamargarren edizio honetan, 'Ospakizuna' izan da protagonista, eta inaugurazioa Alberto Manguelen eskutik egin da, literaturari egindako gorazarre batez. Ospe handiko izenak izan dira harekin batera: Annie Proulx, Siri Hustvedt, Diamela Eltit, Kirmen Uribe, Jean-Claude Carrière eta Guillermo Arriaga.

Aurten, poesiak ere protagonismoa izango du, Euskal Herriko poetarik onenetako batzuek ordezkatuta: Chantal Maillard, Clara Janes, Dario Jaramillo, J.A. Gonzalez Iglesias eta Beñat Sarasolak errezitaldi poetiko bat eskainiko digute, itxuraz gogoangarria izango den elkarketan. Edizio honetan ere argitalpenen munduak tokia izango du, eta, bertan, Ofelia Grande (Siruela), Manuel Borrás (Pre-Textos), Joan Tarrida (Galaxia Gutenberg) eta Claudio Lopez (Penguin Random House) editoreek katalogo editoriala nola prestatzen den azaldu, eta liburuen edizioaren eta sustapenaren azpian dagoen egitura konplexuaren berri emango digute.

'Denboran zehar' parte hartzeko instalazio artistikoa

Atzotik hasita eta maiatzaren 1era, Azkuna Zentroko Kulturen atariak Luzinterruptus kolektiboak sortutako eta herritar guztiei zabalik dagoen instalazio artistikoa hartuko du, pentsamenduei argi egingo diena. Horretarako, auzokoek eta bisitariek gutxienez landuta dauden 5.000 koaderno erabiliko dira. Azken gauean, bisitari guztiek eraman ahal izango dituzte koadernoak, oroitzapenezko monumentu apal eta hauskor bihurtuta.

Zinemateka

Literatura sorkuntza artistikoaren beste esparru batzuetara hedatzen da, esate baterako, zinemara, liburuen egokitzapenak edo eleberrietan eta saiakeretan oinarritutako gidoiak eginez. Horren erakusgarri ditugu 2017ko Gutun Zuria jaialdiaren Zinematekako ziklo berezian programatu diren lau filmak: Brokeback Mountain (2005), Annie Proulxen kontakizunean oinarritua; Gutariko azkena (2016), Kirmen Uribe idazlearen sorkuntza prozesuari buruzko dokumentala; The burning plain (2008), Guillermo Arriaga idazleak zuzendutakoa; eta Le charme discret de la bourgeoisie (1972), Luis Buñuelek zuzendua, Jean Claude Carrière errealizadore eta idazlearen gidoiarekin.

Gutun Zuriaren edizio honetan, gainera, aukera izango dugu haietako batzuekin hizketan aritzeko.

Erakusketa

'Gutun Zuriaren trazuak' martxoaren 7tik maiatzaren 1era

Hamargarren edizio honetan, Medialab 3 espazio bibliografikoaz gain, erakusketa bat egingo dugu, eskuzabaltasunez beren izaeraren zati bat Azkuna Zentroarekin partekatu duten idazleei omenaldi egiteko. 'Gutun Zuriaren trazuak' erakusketak ibilbide bat egiten du jaialdiaren hamar urteetan barrena, gonbidatutako egileetako batzuek beren liburuetan utzi dituzten sinaduren eta eskaintzen bidez. Sarrera dohainik izango da. Gune honetan eta maiatzaren 1era arte Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartu duten egileen lanak aurkitu ahal izango dira .

'Gutun Zuria, hamar urte' oroitzapenezko liburua

Azkuna Zentroak liburu batekin jaialditik pasatu diren egileei omenaldia egin nahi izan die. Hori dela eta, zentroak 'Gutun Zuria, hamar urte' liburua argitaratu du non urte hauetako literatur solasaldietan parte hartu duten letren adituak gogoraratzen dituen.

Oroitzapenezko liburu hau AzShopean erosi ahal izango da. Une egokia izan daiteke aurtengo irakurlearen orduan izango diren egileek izenpetzeko.

Egun hauetan ere solasaldi eskaintza zabala egongo da.