Maiatzean eta ekainean barruti guztiak kaleko musika banden erritmoz beteko dira

uriola.eus 2017ko mai. 3a, 11:00

Larunbat honetan emango zaio hasiera Kultura Sailak antolatzen duen Musikauzo programaren beste edizio bati. Ekimen horrek estilo guztietako kaleko musikaz beteko ditu Bilboko barruti guztiak, ekainaren amaierara arte. Programazioari hasiera ematearen arduradunak, larunbatean, maiatzak 6, San Frantzisko kaleak alaituko dituzten Crazzy Jazzers eta Udal Txistulari banda izango dira.

Udaberri honetan ere hitzordua izango dugu fanfarria klasikoaren soinuekin eta animazioarekin, erritmo garaikideagoak dituzten nazioarteko bandekin, folk musikarekin, jazzarekin, marching band ezagunekin edo euren emanaldiak benetako ikuskizun eszeniko bilakatzen dituzten perkusio banden algarekin. Guztira 28 emanaldi, musikaz eta jaiaz kalean gozatzeko, Bilboko barruti guztietan.

Musikauzoren edizio honetan 21 taldek hartuko dute parte: Orkresta Fanfarria Kuklux Band, Trikitixa Bidebieta, Ardoa Barrura, Sugarri, Molto Vivace Brazztet, Crazy Jazzers, Batukada Katxarrada, Bitxo Do Samba, Dunbots, Burrunba Elektrotxaranga, Fiebre de Sabado Noche, Klapertarrak, Kantu Kolore, Tarumba Percusión, Gazte Leku, Dixiemulando, Guretzat, Zo-Zongo, Udal Txistulari bandaz eta BilbaoMusikako fanfarreaz gain.

Egitaraua

Maiatzak 6, larunbata

- 11:30. Crazy Jazzers (Maiatzaren Biko Kalea)

- 13:00. Bilboko Txistulari Banda (San Frantzisko)

Maiatzak 11, osteguna

- 19:00. Bilboko Txistulari Banda (Arangoiti)

Maiatzak 12, ostirala

- 20:00. Batukada Katxarrada (Txurdinaga)

Maiatzak 13, larunbata

- 13:00. Bitxo Do Samba (Batukelele). (San Frantzisko)

- 20:30. Orkestra (Arangoiti)

Maiatzak 19, ostirala

- 19:30. Dunbots (Uretamendi)

Maiatzak 20, larunbata 

- 19:00. Burrunba Elektrotxaranga (Miribilla)

Maiatzak 26, ostirala

- 19:30. Dunbots (Uretamendi)

Maiatzak 27, larunbata

- 13:00. Bilboko Txistulari Banda (San Adrian)

Ekainak 2, ostirala 

- 19:30. Bilbaomusikako Fanfarria (Casilda Iturrizar Parkea)

- 20:00. Fiebre De Sabado Noche (Castaños)

- 20:30. Klapertarrak (Casilda Iturrizar Parkea)

Ekainak 3, larunbata 

- 12:00. Bilboko Txistulari Banda (Casilda Iturrizar Parkea)

- 18:00. Kantu Kolore (Casilda Iturrizar Parkea,)

Ekainak 9, ostirala 

- 19:00. Bilboko Txistulari Banda (Indautxu)

- 20:00. Tarumba Percusion (Indautxu)

Ekainak 10 

- 12:30. Ku-Klux (San Adrian)

- 12:30. Sugarri Fanfarrea (Indautxu)

- 19:30. Ku-Klux (Irala)

Ekainak 16, ostirala 

- 19:00. Gazte Leku (Peñaskal)

- 19:30. Aardoa Barrura (Zurbaran)

Ekainak 17, larunbata

- 13:00. Trikitixa Bidebieta (Zorrotza)

Ekainak 18, igandea

- 19:00. Molto Vivace (Masustegi)

Ekainak 23, ostirala

- 21:00. Dixiemulando (Basurto)

Ekainak 24, larunbata 

- 13:00. Guretzat (Arangoiti)

Ekainak 25, igandea

- 12:00. Bilboko Txistulari Banda (Abusu-La Peña)

Ekainak 29, osteguna

- 20:30. Zo-Zongo! (Deustuibarra)