Aste Nagusia 2017

Jaien azken txanpa ospatu dute bilbotarrek

uriola.eus 2017ko abu. 28a, 08:36

Bilboko Aste Nagusiaren bigarren larunbatean ere aldarte onean ospatu dute bilbotarrek festa hainbat ekintzekin.

Aste Nagusiaren garai gorena ospatu zuten bilbotarrek larunbatean. Marmitako txapelketa, ardo dastaketa, umeentzako jolasak, aurpegi margoketa, konpartsen bazkaria eta konpartsen arteko herri kirolak gailendu ziren larunbatean eguneko egitarauan.