Gabonak

Hiru Erregeen kabalkadak magiaz beteko du Bilbo

uriola.eus 2018ko urt. 5a, 09:59

Kabalkadaren aurkezpeneko argazkia

Melchor, Gaspar eta Baltasar Bilbora etorriko dira eta Kale Nagusian zehar gluten gabeko 3,5 tona gozoki eta 30 kilo konfeti biodegradagarri jaurtiko dituzte. Mary Poppins eta kedar-garbitzaileen karroza izango da aurtengo nobedadea.

Aurtengo Kabalkadak errege-segizio berezi bat izango du. Hamar karroza, suhiltzaileen kamioi bi, bi antzerki-talde, zazpi animazio-talde eta kaleak garbitzeko zazpi makina izango ditu. Guztira, 400 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte Kabalkadan, aktore, teknikari, segurtasun-langile, antolaketa eta udal-organismoen menpe dauden garbitzaile, suhiltzaile eta udaltzainen artean.

Segizioaren aurretik suhiltzaileen kamioiak egongo dira. Ondoren, “Izarren Zaindariak” karroza helduko da, batailoi berezi bat non espazioa ikuspuntu ezberdin batetik transformatzen den: airea. Salvador Daliren amets eralgietan inspiratutako agertokiarekin, publikoak euren buru gainetik ibiliko diren animalia fantastikoez disfrutatuko du. Bere originaltasunagatik harrituko duen abangoardiako ikuskizuna izango da hau.

Hauen atzetik, Hiru Erregeei Bilbora heltzen laguntzen dien Ekialdeko Izar Handia helduko da. Distira luzeko led argi robotikoa barreiatuz.

Jarraian, Posta Express Zerbitzuak umeen gutun guztiak kudeatuko ditu. Aurten, postarien zerbitzua indartu da. Guztira hamabi dantzarik, bi aktore eta lau zangaluzek ume guztien gutunak batuko dituzte. Hauekin batera, gutunak jasotzeko bi unitate izango dira azkarrago jaso eta bidaltzeko.

Ondoren, aurtengo berrikuntzen artean, Jostailu eta Ipuinen karrozaren txanda izango da. Karroza honetan, ipuinetako pertsonaiak egia bihurtuko dira. Berunezko soldadutxoak, Musika kutxako dantzariak, Txanogorritxuk eta Otsoak, besteak beste, publikoa alaituko dute. Karrozarekin bat eginez hamabi dantzariz osaturiko talde batek Berunezko Soldadutxoaren ipuina antzeztuko dute.

Jarraian, umeentzako ipuinen historiaren parte den “101 dalmaziar” ipuina antzeztuko duen karrozaren txanda izango da. Karroza honek bere protagonistaren istorioa, hau da, Cruella de Vil gaiztoaren istorioa antzeztuko du. Ikusleek autoa eta txakurtxo txikiak ingurutik hegan egiten ikusteko aukera izango dute.

3 Txulo ETB3-ko telesaioaren protagonistak ere Erregeen Segizioaren parte izango dira. Victorrek, Laurak eta Isabelek bertaratutako ume guztiak agurtuko dituzte euren karrozatik. Baita, egunero, euren saioa ikustera animatu ere.

KEDAR GARBITZAILEAK ETA MARY POPPINS

Ondoren, aurtengo berrikuntzen parte diren Disney filmeko kedar-garbitzaileak dantzan etorriko dira. Publikoa alaitzeko, Mary Poppins-en filmean hainbat eta hainbat alditan ikusitako dantza ospetsua burutuko dute. Ondoren, Mary Poppins haurtzain magikoa helduko da.

Elurra eta hotza Bizkaiko hiriburura iritsiko dira Negu Magikoa karrozari esker. Bertan, Ice Age filmeko katagorri dibertigarria izango da protagonista. Honekin bat eginez, musikaz eta kolorez beteriko dantza-ikuskizuna izango da. Bigarren urtez, bilbotarrek, argi eta soinu bereziak izango dituen dantzaz gozatzeko aukera izango dute. Dantzariek Led argiez beteriko soinekoak jantziko dituzte.

Ikuskizun honen ondoren, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Erregeen unea izango da. Aulki birakarietan agertuko dira Bilboko Kale Nagusira hurbiltzen diren familia guztiak agurtzeko.

Azkenik, segurtasun arrazoiak direla eta, Gozokien Lantegiaren karrozaren txanda izango da. Gluten gabeko 3,5 tona gozoki eta 30 kilo konfeti biodegradagarri jaurtiko ditu potentzia handiko turbinen bidez.

Bilboko hondakinak garbituko dituzten zazpi garbigailuekin eta Bilboko Udaleko garbiketa taldearekin amaituko da ikuskizuna.

KABALKADAREN OSAERA

  1. SUHILTZAILEEN KAMIOIAK
  2. IZARREN ZAINDARIAK (kaleko animazioa)
  3. IZARRA (karroza)
  4. POSTARI ERREALAK (kaleko animazioa)
  5. POSTA SAILA (karroza)
  6. BERUNEZKO SOLDADUTXOAK (kaleko antzerkia)
  7. JOSTAILUAK ETA OPARIAK (karroza)
  8. 101 DALMAZIAR (kaleko animazioa)
  9. 3TXULO (karroza)
  10. KEDAR-GARBITZAILEEK (kaleko antzerkia)
  11. MARY POPPINS (karroza)
  12. ICE DANCE (kaleko animazioa)
  13. NEGU MAGIKOA (karroza)
  14. MELTXOR ERREGEAREN ONTZIDIA (kaleko animazioa)
  15. MELTXOR ERREGEA (karroza)
  16. GASPAR ERREGEAREN ONTZIDIA (kaleko animazioa)
  17. GASPAR ERREGEA (karroza)
  18. BALTASAR ERREGEAREN ONTZIDIA (kaleko animazioa)
  19. BALTASAR ERREGEA (karroza)
  20. GOZOKI LANTEGIA (karroza)

UDALETXEKO HARRERA

Udaleko eraikin nagusian, Juan Mari Aburto Alkateak harrera egingo die Ekialdeko Hiru Erregeei eta ondoren, euren ohiko mezua eskainiko dute balkoitik. Jarraian, 20:10ak aldera umeei harrera egin eta gau magiko horretarako haurrek dituzten eskaerak jasoko dituzte.

KABALKADAREN ORDUTEGIA

18:00etan, Kabalkadaren irteera, Maria Diaz Harokoaren paretik.
19:30ean, lehenengo karroza helduko da Bilboko Udaletxera. 
19:30ean, Juan Mari Aburto Alkateak harrera egingo die Ekialdeko Hiru Erregeei, Meltxor, Gaspar eta Baltasarri.
19:50ean, Errege Magoen mezua Udaletxeko balkoitik.
20:10ean, Hiru Erregeek harrera egingo die umeei Arabiar Aretoan.