2018/06/12 09:30-17:00

Korapiloak askatze bidean

Korapiloak askatze bidean
Karmela, Santutxu
Kaixo! Zer moduz zabiltzate? Email hau jaso baduzue “KORAPILOAK ASKATZE BIDEAN” topaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegulako da. Jardunaldiak atal diferenteak izango ditu, lehenengo eta behin, Euskal Herriko herri mugimenduetan dugun formazio-ezagutza askatzaileen mapeoaren aurkezpena egingo dugu. Gogoratzen duzue zuetako batzuk galdetegi bat erantzunez parte hartu zenutela? Txosten grafiko baten bidez bildutako datuak ezagutzera emango ditugu. Bigarrenez, eragile ezberdinen arteko formazio askatzailearen erronken inguruko eztabaida eta elkarlana (ber)abiatzeko asmoa dugu. Eta hirugarrenez, Abya Yalatik “Miradas críticas del territorio desde el Feminismo” taldearen gogoeta izango dugu. Bidean jarraitu nahi dugu, eta horretarako zuekin elkartzea beharrezkoa iruditzen zaigu, uste dugu elkarlana oso aberatsa izan daitekela denontzako. Animatuko zarete? Non eta noiz: Ekainaren 12an 9:30tatik 17:00arte. Karmela (fika 44.Santutxu. Bilbao). Bazkaria gure kontu. Izen-ematea ekainaren 8a baino lehen egin behar da. Horretarako eta zalantzak argitzeko: harremanak@joxemizumalabe.eus