Aste Nagusia 2018

Aste Nagusia azken txanpan sartu da

uriola.eus 2018ko abu. 25a, 10:12

Aste Nagusiaren bigarren larunbata iritsi bada ere, bilbotarrek ez dute festa gogorik galdu. Gaur konpartsen egun handia izan da: marmitakoa, konpartsen bazkaria eta konpartsen arteko herri kirolak izan dira eguneko ekintza ikusgarrienak.

Aste Nagusia azken txanpan sartu da eta bilbotarrek aldarte onean eta jai giroan ospatu dute eguna. Marmitako txapelketa, dantza irlandarrak, magia ikuskizunak, arrain eta sagardoa, konpartsen bazkaria eta konpartsen arteko herri kirolak gailendu dira egunean zehar.