Bilbotarrak kalera irten dira Hiru Erregeen Kabalgata ikusteko

uriola.eus 2019ko urt. 7a, 10:21

Milaka lagunek ederto pasatu dute Bilbon Hiru Erregeen Kabalgatarekin. Gozokiz, musikaz, argiz eta erritmoz gainezka egon da Kale Nagusia, umeentzako film ezagunetako pertsonaien erritmoan.

Zinema gai nagusitzat hartuta, zinezko giroa sortu da Kabalgatan, Peter Pan, Wendy, Txilintxo eta Gako-okerrekin; Izarretako Gerra eta 501 Legioa filmeetako pertsonaiekin; superheroi adoretsuekin; Mundu Jurasikoa filmeko dinosauroekin; Frozen filmeko Elsa, Anna eta Olafekin eta Toy Story pelikulako jostailuekin, besteak beste.

11tik gora karroza eta dantza eta antzerkia. Karrozen artean, Hiru Erregeena, noski. Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek agurrak eta irribarreak banatu dizkiote ikuskizunean bete-betean sartuta zegoen publikoari.

Kabalgata amaitutakoan, Juan Mari Aburto alkateak ongietorria egin die Hiru Erregeei Udaletxean. Balkoitik Gabonetako mezua azaldu ostean, Arabiar Aretora joan dira harrera egiteko magiazko gau horretarako euren gurariak bertatik bertara jakinarazteko haraino hurbildu diren umeei.