Hauteskundeak 2019

Elkarrekin Podemos alderdiaren zinegotziak Bilbon

uriola.eus 2019ko mai. 28a, 11:22

Elkarrekin Podemos aurpegi berriarekin aurkeztu da hauteskunde hauetan. Ana Viñalsek gidatutako lantaldeak beste eserleku bat lortu du. Hala ere, Irabazik zituen biak ezin izan ditu esku berreskuratu. 

Ana Viñals Blanco (33 urte) publizista izan da Elkarrekin Podemosek maiatzaren 26ko hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua. Bilboko 'zirkuluetan' hasi zen politikagintzan eta Eusko Legebiltzarretik pasa ostean Bilbora itzuliko da alkatea izateko nahiarekin.

Xabier Jimenez Lopez (31 urte) Zientzia Politikoetan lizentziatua. Gaztetik Ezker Anitzako kidea izan da eta gaur egun alderdiko Bizkaiko lurralde-koordinadorea da.

Carmen Muñoz Lopez (56 urte) azkenengo lau urteetan zinegotzia izan da Bilboko udalean.