'Ikasi eta lan' bideoklip berria aurkeztu du Ziztada & Rlantz taldeak

uriola.eus 2020ko ots. 4a, 11:26

Irudia: Taupaka elkartea

Otsaila amaieran kaleratuko den lanaren aurrerapena aurkeztu du gaur Ziztada & Rlantz taldeak. Gazteek pairatzen duten prekarietatea salatzeko erabili du taldeak kanta hau. 

2017. urtean sortu zuten Ziztadak (Bilbo)  eta Rlantzek (Amurrio) reggae-dub erregistroa lantzen duen musika taldea. Gaur aurkeztutako 'ikasi eta lan' kanta, hile amaieran kaleratuko duten bigarren lanaren aurrerapena baino ez da. 

Abestiak, gazteek pairatzen duten prekarizazioaren inguruko mezuak jasotzen ditu, hauen arabera, "prekarietatea bermatzen duten hainbat aspektu bilduz, bai letran, bai irudietan".

Otsaila bukaeran argitaratuko duten "Azken Argiak" izeneko diska, reggae dub erregistroa erabilita sortu dute eta 9 abestiz osatuta egongo da.