Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak auzoz auzo

uriola.eus 2020ko uzt. 14a, 12:14

Joan den igandean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ-PNV alderdiak Bilboko 35 auzotan irabazi du. 2016ko hauteskundeekin alderatuta, orain dela lau urte 39 auzotan irabazi zuen. Gainontzeko auzoetan EH Bildu izan da lehen indarra: Deustuibarra, botoen %54,6 eskuratuta; Bilbo Zaharra (Bilbao la Vieja) %36,26, San Frantzisko (%35,69), Zazpi Kaleak (%34,75) eta Atxuri (%32.69). Atxurin irabazten duen lehen aldia izan da.