Espetxe politika amaitzeko manifestazioa deitu dute bihar, Igor Gonzalez Solaren heriotzaren lehen urteurrenean

uriola.eus 2021ko ira. 7a, 10:10

Irudia: Ernai Bilbo

2020ko irailaren 4an Igor Gonzalez Sola bilbotarra hilda agertu zen Martuteneko ziegan. Heriotzaren lehen urteurrenaren harira eta espetxe politika "hiltzailearekin" amaitzeko, bihar mobilizazioa abiatuko dute Arriaga plazatik arratsaldeko 20:00etan. 

2005. urtean atxilotu zuten Donostiako Antigua auzoan eta ordutik hainbat espetxetan izan zuten preso. Sortuk azaldutakoaren arabera, Igorrek zigorraren hiru laurdenak beteta zituen eta beraz, "kalean behar zuen". 

Gertakariaren harira Etxebarrieta Memoria Elkarteak irrati saio hau argitaratu du Uriolako iritzia atalean