2022/12/17 10:00 - 13:00

Bilera

Bilboko EH Bilduren batzarra

Bilboko EH Bilduren batzarra
Campos Antzokia, Abando - Indautxu

Apirilaren 30ean, Bilboko Batzarra egin genuen Itsasmuseoan. Bertan, ehun pertsona baino gehiagok lehen eskutik jaso zenuten legegintzaldiaren balantzea, baita erronka politiko eta antolaketa-erronka nagusiak ere.

Egun horretan hitzematen genuen bezala, aurkezpen-batzar hartatik batzar parte-hartzaile batera pasa nahi dugu, eta horretarako bigarren batzar hau antolatu dugu. "World kafe" motako formatu bat proposatzen dizuegu, hamar mahairekin (bost euskaraz eta bost gaztelaniaz), Bilborako ardatz estrategiko nagusiei buruz eztabaidatzeko.

Garrantzitsua da ahalik eta militante gehienen iritzia jasotzea, baita EH Bilduren komunitateko kideena ere, datozen hauteskundeetan ez ezik, epe ertainean ere gidatuko gaituen estrategia behar bezala definitu ahal izateko. Laster bidaliko dizuegu eztabaida bideratzeko prestatu dugun dokumentazioa, baina lehenbailehen izena ematea eskatzen dizuegu, mahai bakoitzari forma emateko eta zein hizkuntzatan parte hartu nahi duzun adierazteko.

ABENDUAK 17

10:00-13:00 (9:45ean etorri, izena eman eta dokumentazioa jaso ahal izateko).

Campos Eliseos Antzokia, Bertendona kalea 3 (nola heldu).