Atzekalde Eguna, musikaz eta ekintzez beteriko Bilboko Aste Nagusiko ostegun berezia

uriola.eus 2023ko abu. 15a, 13:30

2023ko Aste Nagusia hasteko egun gutxiren faltan, Atzekaldea osatzen duten konpartsekin izan gara; Kaskagorri, Pa... Ya! eta Kaixorekin, hain zuzen ere.

Abuztuaren 19an, ostiralean, hasiko da 2023ko Bilboko Aste Nagusia. Bilboko Konpartsak osatzen duten konpartsa bakoitzak bere egitaraua aurkeztu du aurten ere. Hala, Arriagako atzekaldean kokatutako konpartsek egun berezia antolatu dute abuztuaren 24ean, ostegunean: Atzekalde Eguna.

Egun berezi honek mota askotariko ekintzak bilduko ditu. Horien artean, umeentzako jolasak, karaokea eta kontzertuak ere izango dira. 

Egitaraua

- (13:00) Umeentzako eskaintza

- (14:30) Atzekalde bazkaria

- (16:30) Ekitaldia

- (17:00) Atzekaldeko konpartsen arteko jolasak, olinpiadak

- (18:30) Karaokea

- (20:30) Poteo nostalgikoa Sama Siku fanfarriarekin

Kontzertuak

- (21:00) Trikizio Erromeriaren

- (00:30) Bad Sound System eta lagunak

- (03:30) Endara Deejays