Kaialde eta Euskalgune. Festa eta ekintza desberdinez betetako bi zonalde

uriola.eus 2023ko abu. 16a, 12:48

Bilboko Aste Nagusia hasteko egun batzuk bakarrik falta dira eta, horregatik, Kaialde eta Euskalguneko konpartsekin izan gara. Alde batetik, lehenengo zonaldea osatzen duten Satorrak eta Trikimailu konpartsetako kideekin. Bestetik, bigarrena osatzen duten Txori Barrote, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleakeko kideekin.

Konpartsa bakoitzeko egitarauarekin batera, Kaialde Eguna, Lurra eguna, Euskara bizi eguna eta Etxera eguna ere aurkeztu dituzte. Ospakizun horiek abuztuaren 23tik 25era (asteazkenetik ostiralera) ospatuko dira, mota askotariko ekintzak izango dituztenak.

Kaialde eguna, Satorrak eta Trikimailuren eskutik (asteazkena, abuztuak 23):

- Kaialde bazkaria

- Kaialde poteoa

Lurra eguna, Bizizaleaken eskutik (asteazkena, abuztuak 23):

- Umeentzako lorezaintza tailerra

- Haustura metabolikoa irratsaioaren grabaketa

- Marianito musikatua

Euskara bizi eguna, Hau Pittu Hauren eskutik (osteguna, abuztuak 24):

- Umeentzako ekintza

- Euskal eragileekin bazkaria

- Euskara saria

Etxera eguna, Txori Barroteren eskutik (ostirala, abuztuak 25):

- Plaza Eliptikotik Udaletxera manifestazioa

- Kontzertu sorpresa