Hor Dago Abante eta Pinpilipauxa, parranda giroa Udaletxetik gertu

uriola.eus 2023ko abu. 17a, 12:28

Bilboko Aste Nagusia hasteko bi egun bakarrik falta dira eta, horregatik, gaurko honetan Udaletxetik gertu dauden bi konpartsetako kideekin izan gara: Hor Dago Abante eta Pinpilipauxa.

Hala, konpartsa bakoitzak antolatu duen egitaraua eta txosna apaintzeko tematika gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.

Hor Dago Abanteren kasuan, "Euskara dogu irabazteko" hautatu dute lelo nagusitzat, Euskarak aurten jasan dituen erasoak salatzeko. Egitarauari dagokionez, ekitaldiak goizez zein arratsaldez egingo dituzte. Era horretan, musika genero desberdinez gozatzeko aukera eskainiko dute.

Pinpilipauxako kideek, ordea, "Bollywood" aukeratu dute aurtengo txosna apaintzeko gai modura. Horretaz gain, urtero legez purpurina eta sorpresa izango dira bertan nagusi. Bestalde, musika talde desberdinek aparteko ikuskizuna eskainiko dute aste osoan zehar: Kai Nakai, Feliniak... eta beste asko!