Timothy Reynish zuzendariak gidatuko du Bilboko Udal Musika Banda igande honetan

uriola.eus 2024ko urt. 18a, 10:15

Argazkia: Royal Northern College of Music

Timothy Reynish britainiar ezaguna izango da Bilboko Udal Musika Bandaren buru aurten Euskalduna Jauregian eskainiko duten lehen emanaldian.

“Omenaldiak” izeneko kontzertuarekin emango dio urteari hasiera Bilboko Musika Bandak igande honetan. Timothy Reynish zuzendari britainiarra izango da zuzendari gonbidatua, Andrew W. Reynish biolontxeloaren laguntzaz, Orkestra Zuzendaritzako VIII. Topaketetan irakasle gonbidatu gisa aritu ondoren. Urtarrilaren 9tik 12ra artean ospatu dira bai topaketak zein “Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Saria”, non Timothy Reynish ePaimahaiko presidente ere izan den.

Igandeko “Omenaldiak” kontzertuaren egitaraua  Yasuhide Itoren “Morning Songs of Hiroshima”, Luis Serranoren “Cello Concerto”, Christopher John Marshallen “L´Homme Armé” eta Adan Gorben “Bohemian Revelry” piezek osatuko dute,  nazioarteko zuzendari goraipatuenetako baten eskutik. Euskalduna Jauregian izango da emanaldia 12:00etatik aurrera, sarrerak jada eskuragarri daude Euskalduna Jauregiko leihatilan, www.euskalduna.eus web atarian edota Kutxabank kutxazainetan.

Kontzertu-zikloaren hurrengo emanaldia otsailaren 4an izango da, Margarita Lorenzo de Reizabal orkestra zuzendari bilbotarra entzutetsuaren eskutik. “Haize xarmagarriak” lanean “Fanfare for the Common Man”, “Puszta”, “2 Bookmarts from Japan” eta “Candide Overture” piezak eskainiko ditu Bilboko Udal Musika Bandak.