Konpartsen kulturgileek sinatutako “betoen kontrako” agiriari erantzun diote

uriola.eus 2024ko eka. 10a, 14:30

Argazkia: Bilboko Konpartsak

Gatazka ez elikatu eta “interes mediatiko artifizialik ez sortzeko” asmoa bazuten ere, Bilboko Konpartsek kulturgileen “betoaren aurkako” agiriari erantzuna ematea erabaki dute.

Maiatzaren 27an 150 kulturgilek bat egin zuten Bilbo eta Gasteizko jaietan GKS, Etxebizitza Sindikatu Sozialistari eta Bilboko Luberri Konpartsari ezarri zitzaien “betoari aurre egiteko”; “Artista denontzako jai herrikoien alde!” izenburudun idatzian Fermin muguruza, Itziar Ituño, Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxagam Merina Gris, Hofe, Olaia Inziarte eta beste abar luze batek haien elkartasuna erakutsi zieten “betoa” jaso zuten eragileei; agerraldiaren ostean “interes mediatiko artifizialik” ez sortzeko eta “gatazka ez elikatzeko” isileam natendu badira ere, Bilboko Konpartsek agiriari erantzutea erabaki dute asanbladan.

Bilboko Konpartsen Federazioak guztiz gaitzetsi du kultur eragileek salatutako betoa, jai herrikoi eta parte-hartzaileak bultzatzen dituzten eragilea direla azalduta, “askotariko mugimenduen aterpe heterodoxoa”, nahiz eta, Konpartsen Federazioaren hitzetan “nahiz eta azken hilabeteetan (…) hori zalantzan jarri nahi izan”. Zalantza hauek eragile izan da Luberri konpartsa Federazioan ez onartzearen erabakia, zeina argitzeko Federazioko 27 konpartsek asanbladan eginiko hautua dela azaldu duten, konpartsa berri bat onartu aurretiko baldintzak onartzen ez zituela ondorioztatuta; besteak beste konpartsa zirela erakusteko kide kopuru jakin bat izatea, Bilboko Konpartsen balioekin (euskararen normalizazioa, ekologismoa eta feminismoa, besteak beste) bat egiten dutela erakustea eta eremu anitz eta parte-hartzailean aritzeko gai direla erakustea, “barne harreman onak eta denetariko iritziak dituen jendearekin elkarlanean aritzeko gaitasuna” erakustea, besteak beste.

2023ko azaroan hartu zuen erabakia Konpartsen Federazioak, eta nahiz eta momentuz Luberri konpartsa Federazioan sartzeari ezezkoa eman, Bilboko Konpartsen jardueretan parte hartzeko gonbitea egin zitzaien “azaroko Asanblada Orokor hartan erabakitakoaren arabera, “ulertu genuen bidea hori izango zela: elkar ezagutzea, espazioak partekatzea, jaiak elkarrekin gozatzea… Eta Luberriren esku geratuko zela, nahi bazuten, Federazioan sartzeko eskaera berriro egitea, berriro aztertua izan zedin”. Luberriren eskaera hura egin zenetik beste eskaera berririk jaso ez dutela azaldu dute Bilboko Konpartsek, “horren ordez, berehala, beto akusazioa jaso genuen haien partetik”.  Inolako betorik egin izana ezeztatu du Konpartsen Federazioak, eta manifestua sinatu duten kulturgileak Bilboko Konpartsekin kontaktuan jarri ez direla azaldu dute, “federazioarekiko eta bere ibilbidearekiko gutxieneko begiruneak eskatuko lukeen moduan”.

Azken asteetako gatazka argitzeko, Konpartsek modu burujabean hartu zuen erabakia izan zela azaldu dum ibolako betorik ez dagoela eta halako akusaziorik ez dutela onartuko gehitu dute. Konpartsek jai herrikoiak aniztasunean eta era askean ospatzeko helburua izanda, ideologia zehatz baten mende dauden akusaziorik ere onartuko ez dutela azaldu dute, ”Batzuetan asmatu eta beste batzuetan erratu egin gaitezke, baina ez dugu inoiz onartuko zalantzan jartzea gure autonomia, geure kideek erabakiak hartzeko eskubidea eta Federazioaren aniztasuna. Harro gaude eztabaida luzeak izan dituen eta kontraesanak gainditzeko eta egoera eta errealitate bakoitzera moldatzeko gai izan den gure Federazioaz. Gure zeregina jaiak giro onean eta anitzean antolatzea da, ez ordea bertakoen arteko gatazka politikorako gunea izatea, eta giro on eta anitz hori jarraituko dugu zaintzen”.