Zabalik Aste Nagusiko kartela hautatzeko epea

uriola.eus 2024ko eka. 18a, 15:22

Ekainaren 23ra arte eman ahalko da 2024ko Aste Nagusiaren kartela hautatzeko botoa.

Zabalik dago aurtengo Aste Nagusiaren afixa hautatzeko bozketa. Aurkeztu diren 303 lanen artean sei dira hautagaiak: “Marijaia eta gehiago”, “Jaietara atera! / ¡Sal a las fiestas!”, “Síntesis”, “Azul agosto”, “Labios” eta “GORA MARIJAIA”. Ekainaaren 25ean, asteartean, jakinaraziko da aukeratuko den afixa; bozketaz gain epaimahai batek lan bakoitzaren kalitate teknikoa, originaltasuna eta aniztasuna hartuko ditu kontuan, izan sexu-identitate, genero, kultura, jatorria, klase soziala eta abar, rolak eta estereotipoak saihestuz.

Aurten, Adimen Artifizialak izan duen eztandaren ondorioz, teknologia honen erabilerari buruzko oharra jaso dute txapelketako oinarriek  "irudiaren egileak Adimen Artifizialean oinarritutako sorkuntza-tresnen erabileraren berri eman beharko du, kartela formalizatzean duen esku-hartzearen maila zehaztuz eta jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen direla bermatuz." Lanak baloratzerako orduan eragina izango du AAren erabilerak, "balorazioari dagokionez, giza esku-hartzea Adimen Artifizialaren (IA) erabileraren gainetik egongo da".

Bilboko Udalaren web atarian bozka daiteke Aste Nagusiko afixa.