Ipuin azterketa Uxue Alberdi eta irakurleen artean

uriola.eus 2014ko mar. 6a, 13:48

20 lagun inguru bildu ziren atzo arratsaldean, Deustuko Bidarte Auzo Etxean egindako Irakurlearen Txokoan. Bertan, Uxue Alberdi euskal idazle eta bertsolariak Euli Giro liburua aurkeztu zuen.

Saio parte hartzaile eta aberasgarria izan zela jakinarazi digu bertara gerturatutako lagun batek. Bere esanetan, Uxue Alberdi “plazaz plaza eta giro diferenteetan bere baliotasuna erakutsi duen pertsona” da.

 

Oraingoan ipuin-liburu formako lana aurkeztu du Deustun. Bertako ipuinak bana-banan aztertu zituzten eta Uxuek hainbat gauza baliagarri eta aportazio egitearekin batera, parte hartzaileek euren interpretazioak eskaintzeko aukera izan zuten.