Olentzero 2014

Txokolatea banatuko dute Deustuibarran Olentzerok eta Mari Domingik

uriola.eus 2014ko abe. 22a, 08:00

Abenduaren 24an, 18:00etan agertuko dira Deustuko Erriberako Plazatxoan Olentzero eta Mari Domingi.

Ur-Artea, Txitxardin, Euskalduna Zubia eta Bekoerri elkarteen artean antolatu dute Olentzero eta Mari Domingiren kalejira. Antolatzaileek baserritarrez jantzita joateko deia zabaldu dute auzotarren artean.

18:00etan dute hitzordua Erriberako umeek Plazatxoan kalejiran parte hartu eta txokolatea jateko.

 

http://www.auzotarrok.net/