Pabilioi 6ko webgunean presentatu ahal diren lanen oinarriak azaltzen dira (adb. testuak estreinatugabeak izan behar dira, gutxienez bi antzezle, gai eta estilo libreak…). Bestalde, edizio honetarako hamar muntai hautatuko dira, eta oraindik zehaztu gabe dagoen egutegi baten arabera, zenbait egunetan eta emanalditan zehar antzeztuko dira. Muntai guztiek errepresentazio kopuru bera izango dute eta emanaldi bakoitzean bildutako diru-kopuruaren %80a taldeentzat zuzendua egongo da.
Produkziorako sari eta dirulaguntzak ugariak izan dira edizio honetan: Bilboko Udalak finantziatutako Alex Angulo antzerki laburreko saria (3.000 euro), Café Bar Bilbaok eta Tartean konpainiak bultzatutako produkziorako sari berezia (1.000 euro), antzezle onenaren saria (500 euro) eta azkenik, ikusleen saria (sari honorifikoa), hain zuzen ere.
Antzezlanak presentatzeko eta edizio honetan parte hartzeko epea otsailaren 13an bukatuko da. Parte hartu nahi dutenek emailen bidez eman beharko dute izena, webgunean zehazten den hainbat informazio eskainiz.