Euskal Jaia bete-betean Arangoitin

uriola.eus 2015ko mai. 8a, 08:00

Igandera arte luzatuko den Arangoitiko XI. Euskal Jaiko protagonista nagusiak musika eta dantza izango dira. Ez dira faltako txikienentzako ipuin-kontalariak, tailerrak eta antzerkia antolatutako jardueren artean.

Gaur, ostirala, slack-line eta malabare tailerra eta dantza ikastaroan parte hartzeko aukera izango da. 19:30etatik aurrera berriz, auzoa erritmoz beteko dute Batuke Bulegoa taldeko kideek.

Larunbateko, maiatzaren 9ko, goiza, txikienentzako tailerrekin hasiko da, 11:30ean, Araneko plazan. Ordu horretan bertan, Ondalan Erraldoien konpartsak auzotik egingo duen ibilbidea hasiko du, auzokide guztiak eta euskal folkloreaz gozatzera hurbildu gura duten guztiak animatuz. Folkloreak jarraipena izango du 13:00etan, euskal dantzekin, Bihotz Alai taldearekin, Araneko plazan, baita ere.

Bihotz Alai taldeak arratsaldean jarraituko du, 16.00etan Institutuan hasiko den erromeriarekin, eta horren ondoren, 17:30ean, umeentzako berbena. Ekitaldi hori Eidabe konpainiak gidatuko du, Sardina freskue aurkeztuz, itsasoko euskal abesti zaharren bitartez txikienen partaidetza bilatzen duen antzerki ikuskizuna. Jaiak, auzoan arituko diren Deustuko gaita-jotzaile eta txistulari taldeekin jarraituko du, eta horien ostean Gibelurdinek taldea etorriko da, 20:30ean.

Euskal Jaiaren XI. edizioa igandean, maiatzaren 10ean amaituko da, musika gehiagorekin. Goizeko 11:00etan Deustuko gaita-jotzaileak eta txalapartariak arituko dira. Amaitzeko, Mikel Galarzaren eta bere ikasleen bertsoak izango ditugu, eguerdiko 12:30ean, Araneko eta Egileor plazatan.

Arangoitiko Euskal Jaia askoren artean antolatzen duten ekimena da, besteak beste, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila, Bihotz Alai Folklore Taldea, Haize Alde Kultur Taldea, Bihotzaran Auzo Elkartea, Arangoitiko Gazte Asanblada eta Arangoitiko Batzokiaren artean.

 

AGENDA

Maiatzak 8 ostirala 

- 17:30. Gazteentzako Slack-Line eta Malabare tailerra Deustuko Gaztegunearen eskutik (Eskolan).

- 18:00. Dantza ikastaro arina. (Ikastetxean)

- 19:30. Batukada Arangoitiko Batuke Bulegoarekin (Eskolatik hasita).

Maiatzak 9 larunbata 

- 10:30. Diana Txistulari eta Gaiteroekin (auzoan zehar)

- 11:00. Ondalan Erraldoien Konpartsaren kalejira (auzoan zehar).

- 11:30. Ume jolasak Panpotx elkartearekin. Txalaparta tailerra. Puzgarriak (Araneko plazan).

- 13:00. Euskal Dantzak Bihotz Alai taldearekin (Araneko plaza).

- 16:30. Erromeria (herri ikastetxean).

- 16:30. Mintzodromoa (ikastetxean).

- 16:30. Mus Arina Txapelketa (herri ikastetxean).

- 17:30. Ume eta nagusientzako berbena: Sardina freskue

- 19:00. Kantu-kalejira musikatua (Eskolatik hasita).

- 20:30. Kalejira Gibelurdinek taldearekin (auzoan zehar).

Maiatzak 10 igandea 

- 10:00. Artisautza Azoka goiz osoan zehar (parkinean).

- 11:30. Deustuko Gaitarien kalejira (auzoan zehar).

- 12:00. Txalaparta (parkinean).

- 12:30. Bertsolariak Mikel Galarza, Guti eta ikasleak (parkinean).

- 12:45. Baffetti talde gaztearen kontzertua.

- 13:00. Herri kirolak Iñaki Perurenarekin (parkinean).