San Inazio-Tellaetxeko jaiak 2015

uriola.eus 2015ko uzt. 24a, 08:00

Berrikuntza ugari dakarte aurtengo jaiek: hiru egunera luzatutako Umeen Eguna, ‘Zirkuitu zikina’, sukalki txapelketa edota autodefentsa tailerra.

Uste baino lan gehiago dago San Inazio-Tellaetxeko jaien atzean. Argi azaltzen du jai batzordeko kide Iratik auzoko jaien antolaketan ezagutzen ez den eta ikusten ez den lan nekeza dagoela: “Ez da astebetera mugatzen, urte osoko lana da eta, batik bat, bi hiletan gogortzen dena. Auzotar asko ez dira konturatzen jaiak ez direla bat-batean antolatzen”.

Lau konpartsa eta hamar koadrila jo eta ke aritu dira aurtengo jaien prestaketan. Besteak beste, baimenak lortzen, egitaraua berritzen eta lotzen eta beharrezko azpiegitura eskuratzen eta muntatzen.

Levante plazako goi aldean, kioskoaren ondoan, ohiko karpa paratu dute eta karpapean txosna erraldoia. Aurtengoan, gainera, frontoiaren ondoan eraikitzen ari diren lorategi bertikaleko obrekin partekatu beharko dute espazioa nahitaez. Zorionez, plazan urteak eman dituen iturri zibernetikoa, desmuntatuta dago jada.

Jai batzordearen arazo handiena 2015 honetan denbora falta izan da. “Beranduegi” hasi dira batzordekideak eta koadrilak auzotarrak aktibatzen. Arineketan sartu dira merkatariekin harremanetan eta prozesu horretan arazoren bat edo beste gainditu behar izan dute.

Udaleko ordezkariekin “tratua ona” izan du Iratik jai batzordeko kide gisa. “Nahiko lagundu digute baimen kontuetan, oro har, ez dugu arazorik izan”, dio. Espazio publikoaren erabilerarako beharrezko diren izapideez haratago, Bilboko Udalak auzoetako jaietan ez du funtsezko ekarpenik egiten: “Diru-laguntza eskasa eta azpiegiturarik apenas”. Horiek dira oraindik orain, azken urteotan, Auzotarrok koordinakundean biltzen diren Bilboko jai batzordeen kritika nagusiak Udalarekiko.



Apustuak
Orain artean Umeen Eguna egun bakarrera mugatzen zen San Inazioko jaietan. Aurten, hiru egunera luzatu dute, uztailaren 27tik 29ra, hain zuzen ere. Hauxe da jai batzordearen “apustu handiena”. Ekitaldi ugariren artean, apar edo bits jaia berreskuratuko dute txikienentzat.

Bestelako berrikuntzak ere badira egitarauan, esaterako, herri kirolen erakustaldia –uztailak 27– eta eskupilota erakustaldia –uztailak 30–, biak arratsaldez. Euria egite badu “ez dakigu zer egingo dugun” dio Iratik. Beste aukerarik ezean, bertan behera geratuko dira ekintzak. Horixe ekiditeko eskatu dute San Inazioko auzotarrek, behin baino gehiagotan, frontoia estaltzeko, “baina Udalak ez du beharrezko jotzen”. Auzotarrek, aldiz, bai.

Uztailaren 30ean Gazte Eguna ospatuko dute, konpartsa eta koadrilen artean arrakasta handia duen eguna. Herri bazkarira “gonbidatuta dago nahi duena” esanez luzatu die proposamena Iratik PREST!-eko irakurleei. Aurretik, goizean, ‘Zirkuitu zikina’ izeneko ekitaldia antolatu du jai batzordeak. Levante plaza irin, olio eta xaboiarekin ondo zikinduko dute konpartsak eta koadrilak irristaka proba jokoan lehiatu daitezen.

Ohiko gastronomia lehiaketei laugarren bat gehitu diote aurtengoan, sukalki txapelketa. Taberna batzuk eskatuta animatu dira horretara, “bertako plater klasiko bat berreskuratzera”. Hortaz, uztailaren 25 eta 26an indaba eta paella lehiaketa ospatuko dira, hurrenez hurren, uztailaren 31n marmitako lehiaketa izango da –jaien hasieratik mantendu den ohitura– eta abuztuaren 1ean sukalkiarekin estreinatuko dira saninaziotarrak.

 
Autodefentsa tailerra
Bilgune Feminstarekin elkarlanean, autodefentsa tailerra eskainiko dute jai egitarauaren baitan lehenengoz. Abuztuaren 1ean izango da, arratsaldez. Batik bat emakumeei zuzenduta badago ere, “mundu guztiarentzat” zabalik dago tailerra. San Inazion, “zorionez”, ez da eraso larririk izan, baina arriskuak eta gune beltzak badira auzoan, eta horiek “ezagutu beharrekoak” dira. Arriskuak identifikatzera eta erasoren baten aurrean erantzuna antolatzera zuzenduta dago ikastaroa. “Gauen ez dabil hainbeste jende, eta ez dugu erasorik nahi, horregatik egin dugu apustua autodefentsaren alde”.

 

www.facebook.com/saniko.jaiba

sanikojaiak@gmail.com

SAN INAZIOKO JAIAK 2015 - EGITARAUA

 

UZTAILAK 24 OSTIRALA

19:30 Sakatu txaranga Kultur Etxean.

20:00 Txupinazoa Kultur Etxean “Zdraskas Traskas” koadrilaren eskutik. 2014ko irabazleak!

20:30 Konpartsa eta Koadrilen jeitsiera Lehendakari etorbidetik Sakatu txarangarekin.

21:00 Sardinada eta parrillada Pedro Astigarraga plazan.

22:00 Erromeria: URRATS. Erromeria bitartean dantza lehia.

 

UZTAILAK 25 ZAPATUA

09:00 Putxera lehiaketaren izen-ematea Juan de Antxeta kalean Geltoki taberna parean. (Mahaiak eta aulkiak agortu arte egongo dira)

14:00 Putxeren aurkezpena.

15:00 Errepresaliatuen aldeko Herri bazkaria Kabiako plazan. Bazkari ostean enkante erraldoia.

18:00 Igel-toka txapelketa Levante plazaren goikaldean.

18:00 Nagusientzako  saskibaloi txapelketa.

18:00 Txitxarrilloa Levante plazan.

20:00 Kuadrilen Parrillada Universidad de Oñaten.

22:30 Kontzertuak: HERMANO BASTARDO + KRIMINAL FORCEPS + MAROTO&LANK&PUTO RO&SANTOS

00:00 Suzko zezena.

 

UZTAILAK 26 DOMEKA

10:00 Paella lehiaketaren izen-ematea. (Mahaiak eta aulkiak agortu arte egongo dira)

11:30 Erraldoi eta Buruhandien desfilea Ondalan konpartsaren eskutik.

14:00 Paellen aurkezpena izen-ematearen arabera.

18:30 Kuadrilen arteko Bolo txapelketa.

19:30 Kabia kultur elkartean Silvio Rodriguezen kantutegia (Beñat Aiartza)+Mojitoak

20:30 Mojito txapelketa txosnan.

20:30etatik aurrera musika Kubatarra karpagunean.

 

UZTAILAK 27 ASTELEHENA- UMEEN EGUNA

11:30 Umeentzako tailerrak Levante plazan + puzgarriak.

13:00 Bitsa Levante plazan.

17:00 Kuadrilen arteko Futbito txapelketa Elorrietan.

17:30Goi-herri dantza taldearen eskutik dantza tailerra umeentzako

18:30 Zaki Magoaren emanaldia Levante plazan.

19:00 etatik aurrera “Bilbainadak” auzoko tabernetatik Bilbotarrak-en eskutik.

19:30 Herri kirolen erakustaldia Bihurri  eta bere seme Hodeiren eskutik. Ondoren, kuadrilen arteko Herri kirolak.

20:00 Txokolatada Levante plazan. Churreria Iker e Irune eta Gernika Goxotegiaren eskutik.

21:30 Umeentzako larbumetraiak Levante plazan.

 

UZTAILAK 28 ASTEARTEA - UMEEN EGUNA BARRAKETAN

12:00 Umeentzako tailerrak Universidad de Oñati kalean:globoflexia,musika,pultserak eta birzikleta materialarekin.

17:00 Saski-txiki txapelketa Levante plazaren goikaldean.

18:30 Fregona jaurtiketa Levante plazan.

19:00 Tortila eta Pintxo lehiaketa Levante plazan. Pintxorako oinarrizko osagaiak: Gazta eta urdai azpikoa

21:00 Tortilen aurkezpena kioskoan.

21:00 Larbumetraien entrega eszenatokian.

22:00 Larbumetraien txapelketa Levante plazan.

 

UZTAILAK 29 ASTEAZKENA - KUADRILEN EGUNA

12:00 Umeentzako ur jolasak eta material birziklatuaz egiteko eskulanak Levante plazan.

15:30 Abordaia koadrilen eskutik kanalean (koadrila bakoitza bere materiala eraman behar du).

15:30 Kepari omenaldi argazkia.

17:30 Goi Herri dantza taldearen eskutik nagusientzako dantza tailerra.

17:30 Pala partidua “Cuchara de palo”.

18:30 Euskal poteoa auzoko tabernetatik.

19:30 Musika taldeak karpan: TXOKORRAK + KOMPROMISO ANTISOCIAL

 

UZTAILAK 30 OSTEGUNA - GAZTE EGUNA

12:00 Zirkuitu Zikina.

15:00 Gazte Bazkaria +froga sorpresa Levante plazan.

17:30 Eskupilota erakustaldia Agirre-Galarza vs Juantxu koka- Elezkano. Ondoren, auzoko pala finala.

18:00 Poteolimpiada.

20:00 Sahieski jan herrikoia Universidad de Oñateko tabernen eskutik: Guztiok, La Bodega, Gazteleku eta Drach.

22:00 Kontzertuak: MALOS RATOS + KAOS URBANO. Gauean zehar kulero eta galtzontzilo lehiaketa.

 

UZTAILAK 31 OSTIRALA - MOZORRO GAUA

09:00 Marmitako lehiaketarako izen-ematea. (Mahaiak eta aulkiak agortu arte egongo dira)

13:00 Goi Herri dantza taldearen eskutik, dantza erakustaldia Baztan plazan.

14:00 Marmiten aurkezpena.

17:30 Bigarren mailako pala finala. Ondoren, lehenengo mailako pala finala! Bukatzean ,saskiaren zozketa,erosi zure boletoa!

17:30 Mus txapelketa Universidad de Oñate plazan.

18:30 Puzzlepoteoa koadrilen artean.

19:00 etatik aurrera “Bilbainadak” auzoko tabernetatik Bilbotarrak-en eskutik

22:30 Playback + Depeta Sound.

00:00 Suzko zezena. Limbo lehiaketa gauean zehar. Etorri mozorrotuta!

 

ABUZTUAK 1 ZAPATUA

09:00 Sukalkirako inskripzioa Lebante plazaren goikaldean. (Mahaiak eta aulkiak agortu arte egongo dira)

12:00 Bolo partidua: Euskal Selekzioa Vs Cantabria San Inazioko boleran.

14:00 Sukalkien aurkezpena.

17:30 Autodefentsa eta Jiu-Jitsu erakustaldia Blakz Teamen eskutik frontoian.

21:00 Sari banaketa Levante plazan eta musika txosnan.