Deustuko Erriberako inauteriak

prestaldizkaria 2016ko ots. 12a, 09:40

Erriberako auzokideek ere euren auzoko inauteriak ospatuko dituzte larunbat honetan Bilboko beste hainbeste auzoen antzera. Goizeko hamabietan hasiko dira tailerrak, egun osoan zehar ekintzaz jositako programarekin. 14:00etarako bazkari herrikoia antolatu dute sei euroren truke. 

Urteak aurrera joan ahala, Txitxardin Jai Batzordeko kideek auzoko jaiak antolatzen jarraitzen dute. Kartelean iragarri bezala, aurtengo gaia 'Asterix eta Obelix' izango da. Gala edota galo jantzia bilatu, trentza laranjak edota korpino gorria jarri eta kalera irtetzeko deia egin du jai batzordeak Erribera Galian bilakatzeko asmoz. 

Goizeko hamabietan hasiko da ospakizuna, umeentzako puzgarri eta tailerrekin. Eguerdiko ordu bietan bazkari herrikoia egingo dute plazatxoan, sei euroren truke bazkaria, sagardoa, edalontzia eta kopa eskainiz. 17:30ean inauteri martxa egingo da Erriberan zehar, mozorroak auzoari erakusteko unea giro musikatuaz. 19:00etan haur erromeria iragarri dute, gerriak dantzak jartzeko momentua. Eta azkenik, ospakizunarekin bukatzeko, gaueko 21:00etan "sekulako txorizada" egingo dute auzoko plazan. 

Txitxardin Jai Batzordeaz aparte, Ur-artea aisialdi taldeak eta Bekoerri kultur elkarteak hartu dute parte laguntzaile modura.