Jai herrikoiak aztergai izango dituzte gaur jai ereduari buruzko jardunaldietan

prestaldizkaria 2016ko urr. 25a, 09:38
Ikasturte berriarekin batera, Deustuko Zirikatzen! kolektiboak bere hurrengo proiektua jarri du martxan. "Oraingo honetan, jai ereduaren inguruko hausnarketa" mahaigaineratu du. Jardunaldiak urriaren 18an hasi ziren drogen gaia hizpide harturik eta gaur, auzo zein herrietako jaiak izango dituzte aztergai. 
Euskal Herriko hainbat txokotan "denbora luzez askoren ahotan dagoen gaia" da jai ereduarena, eta eztabaida horretan "gure harri koskorra" jarri nahi izan dute Zirikatzen! kolektiboko kideek. 

Horretarako lau mahai-inguru antolatu dituzte urriaren 18, 20, 25 eta 27an. "Esposaketa labur batzuk egongo diren arren, ahalik eta eztabaida horizontal, zabal eta parte-hartzaileena" lortzea nahi dute.

Mahai-inguruetan, besteak beste, hizketagai izango dituzte drogak, musika, auzo/herrietako jaiak eta hiriburuetako jaiak.

Partaideen artean jaiak hurbiletik eta barrutik ezagutzen dituzten hainbat lagun daude, esaterako, musikariak eta jai batzordeetako ordezkariak. 

Jardunaldi guztiak Deustuko Gazte Lokalean izango dira, 19:00etan hasita.

zirikatzendeustu.wordpress.com