Elkarretaratzea

"Inor ez etxerik gabe! Inor ez da ilegala!"

uriola.eus 2023ko mai. 30a, 15:47

Deustuko Erriberako Janari Saskiak, Atxuri Harrerak, SOS Arrazakeria Bizkaia eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek 13 etxegabe migratzaile izateagatik poliziak “gaizkile gisa” tratatu dituela salatu dute, astelehen honetan egindako elkarretaratzean.

Hain zuzen ere, Deustuko Frank Gehry zubi berrian gauzatu da elkarretaratzea, 19:30etan, aipatutako elkarte guzti horien babespean. Horretan, herritar guztiek etxebizitza izateko duten eskubidea defendatu dute, poliziaren indarkeria eta arrazakeria salatuz.

Informazio gehiago hemen