Elkarretaratzea Deustuko Frank Gehry zubi berrian gauzatu da, 19:30ean, aipatutako elkarte guzti horien babespean. Horretan, herritar guztiek etxebizitza izateko duten eskubidea defendatu dute, poliziaren indarkeria eta arrazakeria salatuz.
Horrekin batera, erakunde publikoek problematika horien aurren duten erantzukizuna azpimarratu dute manifestariek: “Argi dago erakundeek baliabideak dituztela, has daitezela, beraz, pertsonengan pentsatuz politika egiten”.
“Gaizkile” gisa tratatuak
Elkarteek salatu zuten arabera, maiatzaren 25ean poliziak eta agintariek 13 pertsona jazarri zituzten Deustuko Erriberan. Horiek “gaizkileak balira bezala” tratatuak izan ziren, “migratzaile izategatik”. Hala, euskal administrazioek kale gorrian utzi zituzten
Dirudienez, auzokide horien irregulartasun “bakarra” paperik ez izatea izan zen. Izan ere, Poliziak berak aurretik identifikatu gabe zeudela ohartarazi zuen; hau da, deliturik ez zutela.
Elkarteek ustez, osteguneko gertakariak migratzaileak gizarte-bazterketara bultzatzen dituela azpimarratu dute. “Kalean, etxebizitza duina alokatu ahal izateko lanik gabe, lana lortu ahal izateko paperik gabe, gizarte-bazterketara bultzatzen dituen gurpil zoroan sarturik”, azaldu dute elkarteek.