Udako solstizioa ospatuko da igandean Deustun

uriola.eus 2024ko eka. 18a, 12:07

Argazkia: Deustuko Jai Batzordea

Egun osoko egitarauarekin emango diote ongi etorria udari igandean.

Deustuk udako solstizioa ospatuko du igandean udari ongi etorria emateko. Aurtengoan ere Deustuko Jai Batzordeak egun osoko egitaraua antolatu du gazte, heldu eta nagusiek festaz goza dezaten. 13:00etan hasiko dira ekintzak, Done Petri plazan egingo den haurrentzako bitsa festarekin; arratsaldean, 18:00etan eskulan-tailerra izango dute plazan, 19:30etan Ramon y Cajal inguruan kuadrillen arteko poteoa hasiko da eta Dantza erromeriaren emanaldia izango da 20:00etan Done Petri plazan. 21:00etan Suzko zezena izango da Berriz bideko parkean eta, ordu berean, Fanfarre Guretzat txarangaren emanaldia Done Petri eta Ramon y Cajal inguruan. 22:30etan piztuko da sua Berriz bideko parkean eta 23:00etako txistorra eta txokolatadarekin emango zaio amaiera ospakizunari.