Arratsaldeko txupinazoak hasiera emango die Atxuriko jaiei

Asteburan jaiak nagusitu dira Bilboko auzoetan. Zurbaran, Otxarkoaga eta Iralarekin batera, gaurtik hasieta eta igandera bitartean, Atxuri ere jaietan murgilduko da.

Hiru egunetako egitarau zabala prestatu dute Atxuriko jaietarako. Gaur emango diete hasiera auzoko festei eta igandera arte, adin guztiei zuzendutako ekimenak egongo dira.

Egitaraua

Ekainak 13, ostirala

17:00. Argazki Rallya.
20:00. Txupinazoa Artetxu plazan; Miren Itziarrek botata.
20:00. Adiskideak Fanfarrea auzoan zehar.
22:00. `The Losbeatles rock taldearen kontzertua Enkarnazio plazan.

Ekainak 14, larunbata

11:00-14:00. Umeentzako tailerrak eta puzgarriak Enkarnazio plazan.
14:00. Paella lehiaketa Benediktinoen parkingean.
16:00. Umeentzako ginkana.
17:00-19:00. Zu Zeu; egin dakizuna.
19:30. Txokolatada.
22:00. Erromeria Karmelo D.Jarekin.

Ekainak 15, igandea

12:00. Txomingero egunaren hasiera. Ekarri tupperra eta elkarrekin bazkalduko dugu Enkarnazio plazan.
17:30. Gorka Magoa.
18:00. Euskal Dantza gidatuak, Sigisagiren eskutik.
20:00. Jaien amaierako bolandera.