Labetik atera berri maiatzeko agenda

Hementxe gaituzue berriro, maiatzeko agenda labetik atera berri. 

Aurretik aipatutako zuhaitzen inguruko ibilbidea eta Mintzanet programaz gain, Olabarria jauregia ezagutzeko aukera izango dugu bisita gidatu batean, Bilbao Izan programaren barruan.
 
Maiatzean ere dastaketa bat izango dugu; oraingo honetan Bizkaiko sagardoen dastaketa, Bizkaiko Sagardogileen Elkartearen eskutik.
 
Eta hila amaitzeko, tailer berritzaile bat antolatu dugu: "Buru-mapak eta pentsamendu erradiala", ideiak antolatzeko modu berezi bat (sormenaren eta oroimenaren lagungarria izango dena) ezagutu eta praktikan ipiniko dugu bertan Eleder Aurtenetxeren gidaritzapean.
 
Erne ibili eta izena eman lehenbailehen, ez geratu leku barik!
 
Oharra: Gogoan izan perkusio eta yoga tailerrek aurrera darraitela. Azken horretan (Iyengar Yogarenean) hiru baja egon dira asteon; beraz, hiru leku libre daude. Baten bat animatuz gero, izena eman (hiru saio izan dira jada baina oraindik beste zazpi izango dira).