LiburuTEKia III: Literaturari eta teknologia berriei buruzko jardunaldiak

Foru Liburutegian, azaroaren 11 eta 12an, literatura eta teknologia berrien gaineko jardunaldiak egongo dira.

Literaturari eta teknologia berriei buruzko jardunaldiak kultura-munduan teknologia berriak erabiltzeko gakoak ezagutarazteko helburuarekin egingo dira. Edizioaren ordezkariek, liburu-dendek, idazleek edo blogariek hainbat gairi buruz hitz egingo dute: formatu berriak, Internetek narrazio-diskurtsora ekarri dituen aldaketak, irakurtzeko sistema berriak, etab. LiburuTEKia-ren xedea honako da: literaturari buruz gogoeta egin eta mintzatzeko eremua izatea. Horregatik, profesionalei zuzenduta egongo da, baina baita jende guztiari ere, oro har.

Datak: azaroaren 11-12an

Tokia: Hitzaldi Aretoa (5. solairua)

Hizkuntza: Elebiduna (euskara-gaztelera).

Programa 

Doako sarrera, edukiera osatu arte (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, sarreran NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da).