Ukraina eta Donetsi buruzko hitzaldia Indautxun

Badira hilabeteak Ukrainako ekialdean gertatzen ari denaren inguruko informazio jasotzen ari garela, baina ez dakigu zehazki zer gertatzen ari den Donets edo Donbasseko eskualdean.

Datorren ostegunean, irailaren 18an, gaiari helduko diogu Kirruli Kultur Elkartean eta bertako eskualdean gertatzen ari dena zehazten saiatuko gara.

Horretarako Gabirel Ezkurdia politologoa eta Pablo Gonzalez kazetaria izango ditugu hizlari.

Hitzordua, ostegunean, irailak 18; 19:30ean, Kirruli Kultur elkartean izango da.