Indautxuko Sortuk Raul Fuentesen askatasuna exijitu du

Erabiltzailearen aurpegia Kirruli Kultur Elkartea 2015ko urt. 23a, 14:47

"Raul Funetes indautxuarra pasa den azaroan epaitua izan zen Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1991. urtean gertaturiko ekintza batengatik. Abenduaren bukaeran jakin zenez, 30 urteko espetxe zigorra ezarri diote eta berau salatu nahi dugu ohar honen bidez".

"Bake eta irtenbide eszenatokia ostopatzeko eta ekiditeko iraganeko estrategietan murgilduta daudenek bultzatu dute Rauli ezarritako zigorra. Espainiar estatuak gatazka egoera betikotu nahi du eta jarrera suntsitzailea agertzen du, konponbidearen aurka eraso eginez. Bakearen etsaiek etsipena eta ezintasun giroa zabaldu nahi dute gure herrian.

Euskal errepresaliatuak etxeratzeko garaia da. Uzte dugu arrazoi politikoengatik ez duela inork Euskal Herritik kanpo egon behar, ez erbestean, ez espetxean. Erbesteratuen zein presoen egoerak behin betiko desagertu behar du Euskal Herriko egoera politikotik.

Gogoratu nahi dugu, Raulek 23 urte baino gehiago daramatzala Indautxutik kanpo. 1991. urtean atxilotu zuten eta lau urte eman zituen Espainiako kartzeletan; ondoren, hamazazpi urtez ihesean ibili zen, errepresioaren eskuetatik ihesi; eta 2012an Ingalaterran atxilotua izuten. Geroztik, bi urte daramatza Ingalaterra eta Espainiako espetxeetan. Egun Villenako kartzelan dute preso (Alacanten), Indautxutik 700 kilometrotara.

Konponbidearen bidean, arrazoi politikoak medio ihes egin behar izan zutenek, edo arrazoi berdinak medio espetxean direnek, etxean behar dute. Norabide horretan, ahaleginak indartzeko deia egiten dugu, bereziki herri mobilizazioaren bidez".