Kantu kantari Garaizarko San Isidro jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Garaizarko Matsorriak 2017ko mai. 12a, 10:42

Datorren larunbatean, maiatzak 13, arratsaldeko 20:00etan, Garaizarko San Isidro festak direla eta,  Udaberriko Kontzertu Korala eskainiko da Bilboko Birjinetxeko elizan (Txurdinaga). 

Barakaldoko Schola Cantorum, Derioko Ipar-Alde, eta Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatzek hartuko dute parte. Talde bakoitzak euskal folkoretik eta nazioartetik jasotako hainbat kantu eskainiko dituzte. 

Aldez aurretik, ostiralean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, festei hasiera emango zaien ekitaldian ere, aurten 30. urtemuga ospatzen duten Matsorriek kantari izango dira. Era berean, igandean, maiatzaren 14ko poteo herrikoian ere abestetuko dute.